XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gu, bizkaitarrok, Onalde maite, bizkaierea-bide, eztenkadarik asko artubak gara.

Eta ori dala-ta, bein baño sarrijago esanazo ixan deuskuzube: Bizkaya'ren bigarren Gaztela, Gipuzkoa edo da, aurki.

Gaztelarrak, euzkeraz entzuten deuskubenetan, no les entendemos erantzuten deuskube.

Eta gipuzkoar askok be, bizkayeraz entzuten deuskubenean, ez dizugue entenitzen esaten deuskube, ta eurena baño gitxiagotzat, gauza ezagotzat etsi.

Eta onelako gauzak, Onalde maite, usterik onenaz egiñak ixanda be, mingarrijak ixaten dira.

Guk, bizkaitarrok, beñepein, gipuzkoar geure anaya maitien gipuzkereatzaz, mingarri dan ezer eztogu egiten.

Bizkaya'n gipuzkereak atiak zabalik ixaten dauz.

Emen, giputz-izkelgijari abegi-ona egiten yako; Giputz-irakurgayak arretaz irakurten dira, ta ulertuten alegindu.

Ori ta guzti be, baña, bizkayerea etxekuago yaku ta obeto ulertu be egiten dogu.

Baña au ezta eragozpena Gipuzkoa'ko anaya kutunari etxeko sendiko aulkija lagateko.

Beraz, bizkayereak be, gipuzkera anaya maitiaren etxian, aulki txikitxu bat gura leuke, alkarren arteko artu-emonetan etxekotasun geyago ixan dagiguntzat.

Auxe da, guk euzko-anai guztijok egin biar doguna, Onalde: bata-bestien etxietako atiak zabaldu, ta sendi batekotuta geratu.

Eta amaitzeko, eskerrikasko,Onalde agertu ixan deuskuzun uste onagaitik.

Onalde delako horrek, hemen azaldu dituen arrazoi sakonen eta agertu duen adeitasunaren aurrean, zer egingo? Bertsolaria izanez gero, nola edo hala erantzun egin behar; bestela isilik egon eta kito!

Honenbestez amaitutzat ematen dugu haren estilo edo idazkeraz egin dugun ibilera laburtxoa...